XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mendiburu'tarr Sebastian A.'z.

Lizartza'rr Andres A. Lekarotz-Ikastetxeko Irakaslea.

ANDRE TA JAUNAK: Gure Euskeraren jai oketan zuekeri solasaldi bat egitera elduki, leen leenik zorion sutsu bat jai oken eraldalariekeri, XVIII mendean, gure izkuntzaren omen aundia izan zen Mendiburu Abaz, oroitu zarielako.

Onen lana zuekeri azaltzeko izendatua ez nintzan ni; bertze nere anaikide bat, ontaz aspaldi ari delako, egokiago mintza zekikezuena, izendaturik zen.

Bañan osasunez ondo etzelako, ezin zitekean etorri, ezta lan au bere lepora artu ere; eta nik artu bearr izan dut, ortarako, Mendiburu'ren eretzian dudan andieste sakona bertze gerkunik gabe.

Ondo dakizute denok, batez ere jayen eraldari zeratenok, onelako gaiaz lan ederr baten egiteko, bearr den gerkuna.

Ez dut bada azketsik zer eskatu, nere lantxo au, jai oni ta Mendiburu bezalako gizon bikain bateri dagokion bezain ederr ta sakona ez delako.

Ez arritu bada, nere lantxo au arintxo egina izatea; ezta artu ere nere erranak, gai ortan azken itza balira bezala.